XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.3. Direktorioak edo karpetak

Lanak edo dokumentuak fitxategietan gordetzen dira, izen desberdinekin: eta fitxategi hauek bai disko gogorrean bai disketeetan, daude.

Bistan da, fitxategiak gorde egin behar direla.

Baina, askotan, fitxategiak pilatu egiten dira, poliki-poliki, gero eta gehiago.

Atal edo apal hauek direktorioak edo karpetak dira; eta hauei esker, fitxategiak sailkatu egingo dira, norberak nahi duen eran (gaika, kronologikoki, etab.).

Disko gogorrean direktorioak sortzea ezinbestekoa da, programak (WORD, EXCEL, ACCESS) direktorio desberdinetan antolatuta baitaude: eta edozein erabiltzailek bere fitxategiak direktorio jakin batean gordeko ditu.

Disketeetan ere komeni da horrelako egitura sortzea, beharren arabera.

Direktorioak sortzeko, WINDOWS 98k (eta Windows 95ek) Windows Esploradorea dauka; eta WINDOWS 3.1 Fitxategien kudeatzaileaz (Administrador de Archivos izenekoaz) baliatzen da